Pulee, gurasoentzako informazioa


ico_144x144_rounded

Jaitsi

App Store
Google play

Laguntzaileak

Jaurlaritza
Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintza/Actividad subvencionada por la Diputación Foral de Bizkaia


Psikomotrizitate fina

Bat eta bi urte arteko umeen artean psikomotrizitate fina garatzeko joko interaktibo bat da Pulee aplikazioa. Psikomotrizitate fina, zehazki, esku mugimendu txikien eta begien arteko koordinazioa bezala definitzen da (begi-esku koordinazioa). 1 eta 2 urteko fasean haurrak ohiko joera bezala hatzamar erakuslearekin objetuak manipulatzen ditu (aukeraketa), era berean, objetuak leku batetik bestera mugitzen ditu (arrastaketa). Motrizitate finagaz lotutako bi ekintza hauek, aukeraketa eta arrastaketa, Pulee aplikazioak sustatzen dutenak dira.

Bestalde, jolas ikuspegitik diseinatuta dago joko hau, hainbat kolore eta soinu haurren arreta suspertzen dute (jarduerak jarraitzeko/begiratzeko gaitasuna). Gainera, ikusmen diskriminazioa trebatzen da, hau da, formak identifikatzen eta berdinak direnak batzen ikasten dute.

Azkenik, gomendagarria da aplikazio honen erabilera beti heldu bat gainbegiratzearekin batera egitea, teknologiaren erabilera adin goiz horretan kontrolatuta egon behar baida. Aldi berean familiarekin gozatzeko jarduera bat da, pantailan agertzen diran objektuen berbalizazioaren bidez, modu honetan haurraren lexikoa zabaltzeko.

Pantailak