Deskribapena
Ikasikusi umeei gure egunerokotasunean gehien erabiltzen dugun hiztegia lantzen lagunduko dien joko buru-hausgarria da.
Irudiak eta hitzak nahasten dituen joko honek, egunean zehar erabiliko dituzten hitz berri asko ikasi ahalko dituzte.
Hainbat gai desberdinen artean aukeratu ahal izango dute: etxeko tresnak, ingurunea, hiria, kirolak… eta irudia estalgabetzen hasten den bezain pronto, lau aukeren artean egokienean sakatu beharko dute. Gero eta arinago aukeratu erantzun egokia, gero eta punto gehiago lortuko dituzte.
Erabilpena
Jolasten hasi baino arinago, jaitsi aplikazioa zure Android edo IOS sistema duen tablet-ean.
Jokoa martxan ipintzerakoan, gai desberdinen artean nahi duguna aukeratu beharko dugu.
Eskumako gezietan sakatuz, edo atzamarrarekin gora edo bera irristatzen badugu, gai gehiago agertuko zaizkigu.
Jolastu nahi dugun gaia aukeratzerakoan, zailtasuna aukeratu beharko dugu, erraza, tarteko zailtasuna eta zailaren artean.
Jarraiean, irudia estalgabetzen hasiko da. Irudiaren azpian 4 hitzen artean, hitz zuzena aukeratu beharko dugu.
Estalgabetzen doan bitartean, denbora amaitxen joango da, eta ondorioz, puntu gutxiago lortu ahal izango dituzu.
Hitz egokian sakatzerakoan, hurrengo pantailara igaroko da eta beste irudi bat estalgabetzen hasiko da.
Momentu honetan, etxearen botoian ikutzen badugu, menu nagusira eramango gaitu. Aldiz, bozgorailuaren botoiak soinuaren ezarpenak aldatzeko aukera ematen digu.
Partida bakoitza bukatzean, hurrengo pantaila hau agertuko zaizu. Bertatik, lortu duzun puntuazioa bidaltzeko aukera izanteaz gain, berriz jolastu, hasierako menura irten edo soinu-ezarpenak aldatzeko aukera izango duzu.
Bidaltzen dituzun puntuazioak, sailkapen nagusian gehituko dira.
Pantailak