Ikasordena


ico_144x144_rounded

Jaitsi

App Store
Google play

Laguntzaileak

Jaurlaritza
Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintza/Actividad subvencionada por la Diputación Foral de Bizkaia


Deskribapena

Ikasordena tabletetan (iOS eta Android) erabiltzeko jolas hezigarria da, 6 eta 8 urte arteko haurrek abezedarioko letrak identifikatu ditzaten eta euskarazko ohiko hitzak letraz letra esaten ikas dezaten.

Ikastek suiteko haurrentzako gainerako aplikazio mugikorrak bezala, jolas honetarako oinarrizko euskara maila behar da.

App bikaina da zure seme-alabekin jolastuaz ikasteko!

 

Erabilpena

Jolasa oso erraza da. Txikienek berehala ikasiko dute:

Gaia hautatu

Hasteko, aukeratu gairik gustukoena: eguneroko tresnak, etxeko gauzak, gorputzeko atalak, janaria, eskola, familia, arropa, margoak edo zenbakiak.

Maila hautatu

Ondoren aukeratu zailtasun-maila, pixkanaka hobetuz joateko. Zenbat eta zailagoa izan, orduan eta puntu gehiago!

Jolasten 01 pantaila

Goiko zatian irudi bat ikusiko duzu. Azpian hitz horren letrak egongo dira inolako ordenarik gabe eta letra horiek kokatzeko hutsuneak ere bai.

Jolasten 02 pantaila

Gero eta denbora gutxiago izango duzu asmatzeko. Ez baduzu asmatzen, ez zara beste pantailara igaroko: begiratu erlojuari!

Ederki pantaila

Amaitutakoan, bidali zure puntuazioa rankinera eta lehiatu zure lagunekin.

Pantailak